Jesus Torquemada
Analisia
Israel: damua gero etorriko da
Jesus Torquemada
Hauteskundeetako garaileak, Benjamin Netanyahuk, gobernua osatzea lortzen badu, litekeena da gobernu horrek palestinarren arazoa gaiztotzea.
Israel Gazan, Zisjordanian, Libanon, Sirian edo Iranen hasi litekeen hurrengo gerretan sartzen denean, atzo botoa eman zuten israeldar askok esango dute 'ez naiz ni izan, nik ez nuen nahi'. Baina, hauteskundeetako emaitzek ia ziurtzat ematen dute datozen hilabeteetan Israelek zonalde horietako bateko gatazketan parte hartuko duela.
Hauteskundeetako garaileak, Benjamin Netanyahuk, gobernua osatzea lortzen badu, litekeena da gobernu horrek palestinarren arazoa gaiztotzea eta, gainera, inguruko herrialdeekin gatazkak izatea, horien artean, Iranekin.
Gehiengo absolutua lortzetik oso urruti dago Netanyahu. Hiruzpalau alderdiekin akordioa lortu beharko luke, kolonizazio edo Iraneko enfrentamenduaren gaietan, bera baino askoz ere muturrerago dauden alderdiekin.
Zenbakiak begiratuta, zentro-ezkerreko Batasun Sionista, zentroko alderdiekin koalizioa osatzen ahalegindu liteke. Baina, hauteskundeetan hirugarren postuan gelditu den arabiar-israeldarren Zerrenda Bateratua gehitu beharko luke. Eta hori iraultzailea litzake, orain arte, alderdi arabiar-israeldarrek ez dutelako inolako koaliziotan parte hartu. Eta horiekin ere, Netanyahuk ez lituzke lortuko gehiengo absolutua ematen duten 61 eserlekuak. Knesset edo Parlamentuak duen alderdi kopuru handia ikusita, koalizio asko posible dira baina, Netanyahu bera da lehen pausoa eman dezakeena.