Jesus Torquemada
Analisia
Al-Adnaniren mezuaren ohiartzuna
Jesus Torquemada
- Erredakzioa -
Azken bi egunetan, Frantzian, itxura batean muturreko islamismoarekin lotura duten hiru gertakariek, beldurra zabaldu dute herrialde honetan.
Azken bi egunetan, Frantzian, itxura batean muturreko islamismoarekin lotura duten hiru gertakariek, beldurra zabaldu dute herrialde honetan. Polizia batzuei labanarekin eraso egiteko saiakera bat, eta autoarekin nahita burututako bi harrapaketa izan dira.
Hainbat zauritu izan dira, eta hildako batzuk ere izan zitezkeen. Ez dago argi, “otso bakarti” jihadistak izan diren ala ez, ezta eraso egiteko motibazioa erlijioso edo politikorik egon den ere.
Baina argi dago, ez dela ohikoa nahita egindako bi harrapaketa bata bestearen jarraian gertatzea. Ezta hiru erasotzaileek euren ekintzak “Ala handia da” oihupean egitea ere.
Beste alde batetik, antzerako gertakariak izan dira Kanadan, Australian, Erresuma Batuan eta beste leku batzuetan ere. Ezin dezakegu zihurtatu eraso yihadisten aurrean gaudenik, baina gogoratu behar dugu, Estatu Islamikoko bozeramaleetako batek, Al Adnanik, bere jarraitzaileei luzatu zien mezua.
Berak fedegabe deitzen dituenak hiltzeko eskatzen zien yihadistei, eta armarik izan ez arren, labankadak, autoarekin harrapaketak, leku altu batetik behera botatzea, edo pozoitzea proposatzen zien. Eta espresuki aipatu zituen frantzesak, australiarrak eta kanadarrak.
Kasualitatea izan daiteke, baina egia dena da, Al Adnani-ren mezuaren ondoren, gertakari hauek gehitu egin direla.