Jesus Torquemada
Iruzkina
Jerusalemgo guda
Jesus Torquemada
- Erredakzioa -
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak arrazoi du. Hau Jerusalem hiriaren kontrola hartzeko borroka bat da.
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak arrazoi du. Hau Jerusalem hiriaren kontrola hartzeko borroka bat da. Baina borroka hau ez zen atzo sinagoga baten kontra izandako erasoarekin hasi, ezta azken hilabeteko atentatuekin ere, ezta ere, egun batean bai eta hurrengoan ere bai, kalean gertatzen diren istiluekin.
Aspaldi hasi zen, Israelek Jerusalem hiria ia erabat judua izateko estrategia martxan hasi zuenean, izaera musulmanari oztopoak jarriz. Historikoki, judutarrak hiriaren mendebaldeko aldean egon dira, eta musulmanak ekialdekoan. Baina duela bi hamarkada hasita, Jerusalemgo alde musulmana inguratzen ari dira, judutarren kolonien bidez. Eta Israel bere helburua lortzen ari da.
Orain dela 65 urte, Israelgo Estatua sortu zenean, Jerusalemgo biztanleen heren bat judutarra zen, eta bi herenak, berriz, musulmanak. Orain alderantziz da. Honek palestinarrei amorru ikaragarria sortzen die, batzuetan atentatuen bidez azaleratzen den amorrua, atzoko kasuan bezala.
Oraindik ez gaude intifada baten aurrean, Palestinako Aginte Nazionalak ez duelako horretarako deirik egin. Ez hori bakarrik: asmo hori baretu nahian dabil. Baina ezin dugu baztertu, alderantziz, gerta daitekeena da, Jerusalemgo borrokak, epe motzean, berriro odol isuri gehiago ekartzea.