Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Denak dira susmagarri

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Orain arte, bidaiari-hegaldiak ez zeuden debekatuta Ukrainan, ofizialki ez baitzen gerra bat.

Errusiako Armadak eta Ukrainakoak hegazkinak bota ditzaketen misilak dituzte. Eta baita errebelde errusiazaleek ere. Gatazka jarraitzen ari diren kazetari atzerritarrek diote misilak ikusi dituztela errebeldeen eskutan, Errusiak emanda edo ukraniarrei kenduta.

Beraz, hasiera baten guztiak dira susmagarri. Baina, azken astean Ukrainak jakinarazi du bi hegazkin bota dizkiotela (gerra hegazkina bata eta zama hegazkina bestea) eta, gainera, duela pare bat aste errebelde errusiazaleek ukraniarren helikoptero bat bota zuten.

Hori dela eta, badirudi misilak sarrien erabiltzen ari direnak Errusiaren aldekoak direla.

Ez Ukrainak, ez Errusiak ezta errebeldeek ere ez zuten debekatu hegazkin zibilen trafikoa. Dena delakoa hegazkina bota duena hura benetako gerra bihurtzea lortu du eta izugarri konplikatzea Europa eta Asiaren arteko hegazkin bidezko komunikazioa.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea