Jesus Torquemada
Iruzkina
Bruselako azoka
Jesus Torquemada
Hurrengo bost urteetarako goi-agintariak hautatuko dituzte Belgikako goi-bileran
Europar Batasuneko goi agintari nagusien izenak aukeratuko dituzte denak batera Batasuneko Hogeita zortzi buruzagiek. Hurrengo bost urteetarako izango diren goi agintariak hain zuzen ere.
Honelako bilerak azkenean kromo trukeak izaten dira. "Zuk hau niri hau eman eta nik beste hori utziko dizut".
Azkenean David Cameronek ez du lortuko nahi zuena. Tematuta zegoen Jean Claude Junckerrek ez zuela Europako Batzordeko presidente izan behar, europazale amorratu gisa ikusten zuelako. Baina ez dirudi nahikoa babes lortuko duenik Cameronek izendapena blokeatzeko.
Hala ere seguru-seguru beste zerbait aterako duela Cameronek.
Komisioko presidentea europazale sutsua izango denez, ahaleginduko da oso europazalea izango ez den Kontseiluko presidentea lortzen. Hau da, gaur egun Herman Van Rompuy belgikarrak duen kargurako hain europazalea ez den norbait.
Eta horretarako indar handiz entzuten da Danimarkako lehen ministroa, Helle Thorning-Schimidt. Cameronen exigentzia guztiak bete ditzake.