Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

Sharon, historiako pertsonaiarik polemikoenetakoa

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

- Erredakzioa -

Bere garaipen militarrengatik eta hauteskundeetan lortutako arrakastengatik errespetatzen zuten: botoen % 62 lortzera ere iritsi zen hauteskunde batzuetan.

Ariel Sharon Israelgo historia hurbilenean izandako pertsonaiarik polemikoenetakoa izan da. Bere garaipen militarrengatik eta hauteskundeetan lortutako arrakastengatik errespetatzen zuten: botoen % 62 lortzera ere iritsi zen hauteskunde batzuetan.

Bere arerioekin ordea ez zuen errukirik: Libanon, nahastua egon zen  Sabra eta Chatilako palestinarren guneetan egindako sarraskietan,  bigarren intifada eragin zuen Jerusalemgo Mezkiten gunea bisiatu zuenean, Yasser Arafat gaixo zegoela Ramalan setiatu zuen eta soilik Pariseko ospitale batera bere azken egunak ematera joan zenean utzi zion handik irtetzen.

Bere ekintzekin, Sharonek amaiera eman zion 1993ko Osloko  akordioekin hasitako bake prozesuari. Baina muturrenekoak ziren sionisten artean ere izan zituen arerioak Gazako  pasabidetik aldegitea  agintzeagatik.

Sharonek ikusi zuen Israeli etziola ezertarako balio Gaza okupatzea, horrek arazoak baino etzizkiola ekartzen eta hobe zela handik alde egin eta Zisjordaniaren okupazioan jartzea indar guztiak.

Palestinarrekin izan zuen jokabide gogorrak ospe txarra eman zion  Sharoni  Israeletik kanpo, giza eskubideen erakunde askok gerra kriminal gisa epaitua izatea ere eskatu zuten baina alferrik izan zen, ez zuten lortu.