Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

Frantzia gaizki dago

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

- Erredakzioa -

Francois Hollande Frantziako Presidenteak 9 hilabetez aurreratu ditu Lehen Mundu gerrako mendeurrenaren ospakizunak.

Francois Hollande Frantziako Presidenteak 9 hilabetez aurreratu ditu Lehen Mundu gerrako mendeurrenaren ospakizunak.

Eliseoko Jauregian eman duen hitzaldian, Hollandek frantsesei eskatu die lehen gerraz geroztik ikasitakoa izan dezatela gogoan, eta bestalde egungo krisi politiko eta ekonomikotik ateratzeko mobilizazioa eskatu die.

Esparru politikoan, sinesgarritasuna erabat galdu du urtebetean  Hollande presidenteak, inkesten arabera, bere popularitateak hondoa jo du.

Frantsesek uste dute Gobernuak zergak igo besterik ez duela egiten eta eta hala eta guztiz ere ekonomia ez da susperraldira itzulzten.

Ekotasa, kamiolariei ezarri nahi zien zergak, manifestazio oldea eragin zuen Bretainian. Azkenean Gobernuak, beldurtuta, atzera egin du, baina gizartea nazkatuta dago. Eta gizarte gaietan ari zaizkio sortzen arazorik larrienak Hollanden gobernuari. Arrazismoaren gorakada narbarmena da.

Duela egun gutxi Anger hirian, Frantzia erdialdean, “tximua” oihu egin zioten Christiane Taubira beltza den justizia ministroari. Eta haurrek ongi ezaguna denez, etxean entzuten dutena errepikatu besterik ez dute egiten.