Itxi

Bake prozesua

Eztabaida ETArekin

Barrena: 'Gobernuaren errua da ETAren desarmatzea lortu ez izana'

Erredakzioa

Sorturen bozeramaileak esan duenez, ETAko hainbat buruzagi Norvegiatik kanporatu izana baieztatzen bada, "oso larria" izango litzateke, "Gobernuarekin eztabaidatzeko aukera puztu dutelako".

  • Pernando Barrena Sorturen bozeramailea. Argazkia: EITB

    Pernando Barrena Sorturen bozeramailea. Argazkia: EITB

Pernando Barrena Sorturen bozeramaileak azpimarratu duenez, "eskandalagarria izango litzateke Norvegian PPko Gobernuak ETAko zuzendaritzarekin izan zuen eztabaidarako aukera puztu izana". Halaber, desarmatzea lortzeko aurrera egin ez izatea, "Gobernuaren errua" dela nabarmendu du. Gauzak horrela, "parte-hartze zuzena eta ez zuzena" eskatu dio PPko Gobernuari.

Ezker abertzaleko ordezkariak adierazi duenez, "ETAko hainbat buruzagi Norvegiatik kanporatu izana baieztatzen bada, oso larria izango litzateke". "Horrek esan nahiko luke Mariano Rajoyren Gobernuak ETArekin eztabaidatzeko aukera puztu duela", esan du.

Egunotan zabaldu den informazioen arabera, Nazioarteko Egiaztatze Batzordearen kideekin izandako elkarrizketak "porrot" egin zuen, eta ETAko zuzendaritzak desarmatzeari eta desegiteari uko egin dio.

Hala ere, informazio horiek "gezurra" direla esan du Barrenak. "Desarmeari ekiteko ETA prest zegoela nabarmendu zuen Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak Bilbon izan zenean", azaldu du, "baina prozesua aurrera ateratzeko oztoporik handiena Gobernua zela utzi zuen agerian".

Gauzak horrela, "ETAk hainbatetan azaldu du prozesuan aurre egiteko asmo garbia, 'armatua' hitza agertoki politikotik behin betikoz botatzeko".

'ETA hilda dago'

Bestalde, Borja Semper Gipuzkoako PPko presidenteak esan duenez, "ETA hilda dago, errealitatea aitortu behar du, eta hil-mezua jartzea baino ez zaio falta". Barrenaren adierazpenei erantzun die Semperrek. Horren esanetan, "aurrera egiten ez duten bakarrak haiek dira (ezker abertzalekoak), ezin baitute onartu ETA hilda dagoela".