Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

Chavezen zaleak okerrenerako prestatzen hasi dira

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Venezuelako presidentearen osasun egoerak uste baino okerragoa dirudi. Bere jarraitzaileentzat zein aurkarientzat ez da seinale ona Venezuelara itzuli denetik jendaurrean agerraldirik egin ez izana.

  • Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EiTB

    Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EiTB

Hugo Chavez Venezuelako presidentearen osasun egoerak uste baino larriagoa dirudi. Duela hiru bat hilabete joan zen Chavez Kubara bertan ebakuntza  egin ziezaioten eta duela pare bat aste itzuli zen Venezuelara. Tarte horretan, ordea, ez du jendaurrean agerraldi bakar bat ere egin, bere bi  alabekin soilik ateratako argazkia eta tuit pare bat ikusi ditugu.

Joan den urtarrilaren 10ean jabetu behar zen presidente karguaz baina ez zuen egin eta Nicolas Maduro  presidenteordea da egunerokoan presidente lanak betetzen ari dena. Dena den, ez dago batere argi  konstituzioaren arabera egoera hori legezkoa den ala ez. Hala, Chavezen aldekoek Auzitegi Gorenak horren aldeko jarrera ager zezan presio egin zuten eta horren bermea dute, baina  Konstituzioa eskuetan oso zaila da egungo egoera  justifikatzea. Maduro eta bere  kolaboratzaileek diote tarteka Chavezekin elkartzen direla, konsziente dagoela eta berak hartzen dituela erabakiak, baina azalpen horiek geroz eta sinesgarritasun gutxiago dute.

Bai Chavezen zaleentzat baita aurkarientzat ere ez da batere seinale ona hainbeste denboran presidenteak beste  berririk ez eman izana, horrek bere osasun egoera  benetan larria dela erakusten du. Ernesto Villegas  gobernuko bozeramaileak egindako azken adierazpenak entzunda badirudi Chavezen zaleak okerrenerako  prestatzen ari direla.