Mundua -
Nariñon
Armadaren bonbardaketa batek 'dozenaka' gerrillari hil ditu Kolonbian
Kolonbiaren eta FARCen arteko negoziazio prozesua bete-betean dagoela gertatu da erasoa.
Erredakzioa
Armadaren bonbardaketa batek FARCen "dozenaka" gerrillari hil ditu, zehazki, "Mariscal Sucre" mugarriko lagunak, Luis Emilio Cardoso Armadaren XXIII taldeko koronelak baieztatu duenaren arabera.
Bertako komunikabideek jakitera eman dutenez, gutxienez 20 hildako daude. Bonbardaketa larunbat gauean gertatu da, Ricaurte herrian, Ekuadorretik gertu, Kolonbia hego-ekialdean.
"Hildakoen artean, unitateko buruzagia dago, Guillermo Pequeño", gaineratu du Armadaren bozeramaileak.
"Armadaren Hirugarren Dibisioko tropek, Aireko Indarrekin batera, FARCen aurkako erasoa egin dute, eta Mariscal Sucre estrukturako 20 gerrillari hil dira", adierazi dute. Kolonbiako Gobernuaren eta FARCen arteko negoziazio prozesua egiten ari direnean gertatu da erasoa. Azaroaren 19an hasi zituzten elkarrizketak, Habanan, eta joan den astean lehenengo fasea amaitu zen. Bertan, bake prozesuan gizarte zibilak parte hartu behar duela ondorioztatu zen.
Negoziazioak hasi ziren egunean bertan, FARCek aldebakarreko su-etena iragarri zuen, nahiz eta Kolonbiako segurtasun indarrak ez ziren batu, izan ere, Juan Manuel Santos presidenteak esan zuenez, behin betiko akordio bat lortutakoan amaituko da matxinoen aurkako borroka.
Bake akordioa lortzeko epea luzatu dute
Bestalde, Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak taldearen eta Gobernuaren arteko negoziazioetan bakea lortzeko epea 2013ko ekainetik azarora luzatu du Santos presidenteak.