Mundua -

Unha-3 kohetea

Ipar Koreak helmen handiko kohete bat jaurtiko du abenduan

Apirilean porrot egin zuen koheteak bezala, oraingoan ere helburua satelite bat orbitaratzea dela esan du Ipar Koreak.

Unha-3 kohetea.
Unha-3 kohetea.
Ipar Korearen satelitedun kohetearen jaurtiketak porrot egin du

01:22

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ipar Koreak abenduaren 10etik 22ra bitartean helmen handiko kohete bat jaurtiko duela iragarri du, joan den apirilean jaurtitakoak porrot egin ostean. Orduan, nazioarteko herrialde gehienek jaurtiketa kondenatu zuten.

KCNA herrialdeko albiste agentzia ofizialak adierazi duenez, helburua, apirilean bezalaxe, satelite bat orbitaratzea da.

Hego Koreak, Ameriketako Estatu Batuak eta honen aliatuek apirileko jaurtiketa gogor kritikatu zuten, misil probatzat jo baitzuten.

KCNA agentziaren arabera, apirileko akatsak ikertu dituzte eta teknikari eta zientzialari talde batek "kohetearen zehaztapena" hobetu du.

"Lurra behatzeko satelitea" Sohaeko zentro espazialetik jaurtiko dutela esan dute, Phyongan probintzian, Unha-3 kohetearen barne, abenduaren 10etik 22ra bitartean.

Erregimen komunistak kohetea jaurtitzeko aukera kontuan zuten dagoeneko, azaroaren 23an satelite bitartez hartutako hainbat irudik Sohae plataforman aktibitatea areagotu zela berretsi baitzuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea