Israelen bonbardaketek gutxienez 14 pertsona hil dituzte bart Rafah eta Khan Yunis hirietan
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak, AEBren babesarekin, Gazarako su-etena haustea erabaki ondoren, bigarren egunez jarraian, bonba hotsek ez dute etenik izan jada birrinduta dagoen Gazako Zerrendan.
Bart izandako erasoek gutxienez 14 palestinar hil eta dozenaka zauritu utzi dituzte Rafah eta Khan Yunis hirietan, Al Jazzera berri agentziak jakitera eman duenez. Bonbardaketa gehienak hegoaldeko lurretan izan dira, Mawasi kanpaleku humanitarioa dagoen eremutik oso gertu. Hain zuzen, duela hilabete batzuk Israelek "toki segurutzat" jo zuen gune hori, eta milaka palestinar desplazatu ziren bertara, Israelen Armadak euren bizilekuak txikitu ostean.
Natanyahuk argi eta garbi ohartarazi du atzo abiatutako erasoaldia "hasiera baino ez" dela —500 pertsona baino gehiago hil zituen—, eta menia atzera berriz "indarrean sartzeko" negoziazioek "bonbapean" jarraitu beharko dutela. Besteak beste, bahituak askatzeko baldintzak ez betetzea egotzi dio Erresistentzia Mugimendu Islamikoari (Hamas).
Bere aldetik, Hamasek dio, urtarrilean adostutako su-etenaren arabera, duela zenbait aste bigarren faseak martxan beharko lukeela, eta ez dela halakorik gertatu.
Bigarren fase horri ekin aurretik, Gazan dauden soldatu israeldarrak erretiratzea eta, trukean, bahitu guztiak askatzea ziren aldeek itundutako konpromisoetako bi. Orain, Israelek atzera egin, eta aurrera egiteko bide bakarra "Hamas desegitea" dela azaldu du.
Taher al-Nunu erakunde islamiarraren eledunetako batek esan du "negoziaziorako ateak zabalik" jarraitzen duela eta ziurtatu du bitartekari taldeko herrialdeekin (Qatar, Egipto eta AEB) harremanetan jarraitzen dutela, Israelek "erasoaldia bertan behera utzi" eta "sinatutakoa errespetatu" dezan. "Ez dago beste akordio baten beharrik. Badago itun bat, alde biek izenpetutakoa", erantsi du.
Ekialde Hurbileko gatazka gertutik ezagutzen duten adituak ez ditu ezustean harrapatu Israelek erasoei berrekiteak, aspalditik ikusten baitzuten koloka bigarren fasea:
Hasierako puntuan
Amnesty International (AI) gobernuz kanpoko erakundearen iritzian, 2023ko urriaren 7an Gazan abiatutako gerra hasierako kokalekura eraman du Israelgo Gobernuak. Talde horrek gogora ekarri du "Israel egiten ari den genozidioak" aurrekaririk gabeko sarraski humanitarioa eragin duela Palestinan, hamazazpi hilabetean 48.500 pertsona hil baititu.
Munduari dei egin dio AIk, eta besoak gurutzatuta geldirik ez egoteko eskatu, Israel giza eskubideak urratzen ari den bitartean.
Albiste gehiago mundua
Macronek lehen ministro berri bat izendatuko du asteburua baino lehen, Lecornuren gomendioa aintzat hartuta
Frantziako jarduneko lehen ministroak bere “misioa bukatutzat” eman du, eta Macroni gomendatu dio lehen ministro berria izendatzeko. Oraindik, akordiorako aukera badela sinetsita dago, eta horregatik, hauteskundeak ez aurreratzeko aholkatu dio.
Bahituen eta preso palestinarren zerrendak trukatu dituzte Gazako su-eten planaren elkarrizketetan
Hamasek iragarri du elkartrukea elkarrizketen hirugarren egunean. AEBko Ekialde Ertainerako ordezkaria, Steve Witkoff, eta Trumpen suhia, Jared Kushner, Egiptora iritsi dira negoziazioetan parte hartzeko. Hurrengo orduetan Jihad Islamikoaren eta Palestina Askatzeko Herri Frontearen ordezkariak espero dituzte.
Susumu Kitagawak, Richard Robsonek eta Omar Yaghik irabazi dute Kimikako Nobel saria, egitura metalorganikoak garatzeagatik
2025eko Kimikako Nobel sariaren irabazleek espazio zabalak dituzten egitura molekularrak sortu dituzte, eta horietan barrena gasak eta beste substantziak kimiko batzuk jariatzen dira. Aipaturiko egitura metalorganiko horiek erabili daitezke, esaterako, basamortuko airetik ura ateratzeko, karbono dioxidoa xurgatzeko, gas toxikoak biltzeko eta erreakzio kimikoak katalizatzeko.
Israelek atzeman egin ditu Gazara zihoazen Askatasunaren Flotillaren bederatzi ontziak
Gazara Bidean kanpainak salatu duenez, Israelgo Armadak "nazioarteko uretan" eraso egin die, Gazako kostaldetik 110 itsas miliara zeudela. Ontzian 140 pertsona zeuden, tartean, medikuak, kazetariak eta funtzionario hautetsiak, eta 110.000 dolar baino gehiagoko laguntza humanitarioa zeramaten. Israelek jakitera eman duenez, tripulatzaileak "onik" daude, eta "arin" deportatuko dituzte.
Albiste izango dira: Gazako bake negoziazioak, EAJ eta PSE-EEren arteko desadostasunak eta Bernedo auzia
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Gazarako bake akordioa ostegunean edo ostiralean irits daiteke, eta Trumpek iragarriko luke
Ameriketako Estatu Batuetako eta Turkiako negoziatzaileek bat egingo dute gaur Israelen eta Hamasen arteko elkarrizketekin, eta "giro positiboan" ari dira aurrera egiten, gertuko iturrien arabera.
Ayestaran: "Asteazkenean AEBko bitartekariak batuko dira bake negoziazioetara, eta egun garrantzitsua izango da"
Israelen eta Hamasen arteko zeharkako elkarrizketen lehen bi egunetako giroa "positiboa" izan dela azaldu dute gertuko iturriek. Bihar, asteazkena, AEBko eta Turkiako bitartekariak batuko dira negoziazioetara, eta egun "garrantzitsua" izango dela diote adituek. Hainbat hedabideren arabera, baliteke ostegun edo ostiralean behin behineko akordio bat izatea mahai gainean, eta hori, Donald Trump presidente estatubatuarrak iragarriko luke. Bideoan, Mikel Ayestaran kazetariaren kronika.
AEBko eta Turkiako bitartekariak asteazken honetan batuko dira Gazako bake negoziazioetara
Orain arteko elkarrizketen diskrezioa erabatekoa bada ere, gertuko iturriek baieztatu dute giroa "positiboa" dela. Egiptoko hainbat hedabidek zabaldu dutenez, baliteke ostegun edo ostiralean behin behineko akordio bat izatea mahai gainean.
Aitor Zabalgogeaskoa: "Egoera antzekoa da Gazan, baina janari gehiago sartzen ari da azken egunetan"
Oso gutxi dira Gazan sartu daitezkeen atzerritarrak. Aitor Zabalgogeaskoa Getxoko medikua da horietako bat. Mugarik Gabeko Medikuak elkarteko koordinatzailea da eta bigarren aldiz laguntza ematera joan da Gazara. Ospitaleetan bizi duten egoera kontatu dio EITBri.
"Loratu egin behar gara, orain arte egindakoak, bestela, ez du ezertarako balioko"
Kissufim kibbutzean Hamasek hildako Ivan Illarramendi zarauztarraren aita-amaginarrebekin bildu gara, haren hilketaren bigarren urteurrenean. "Zauria ez da inoiz itxiko", adierazi du Dani Garcovich Illarramendiren aitaginarrebak.