Mundua -

Bake-negoziazioaren prozesua

FARC, su-etena betetzearen alde baina erasoei erantzuteko prest

Habanan Kolonbiako Gobernuarekin egiten ari diren bake negoziazioetan, bakearen eta justizia sozialaren aldeko konpromisoa berretsi dute.

Kolonbiako Gobernuaren ordezkari taldea. Argazkia: EFE
Kolonbiako Gobernuaren ordezkari taldea.
Kolonbiako Gobernuaren ordezkari taldea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

FARCek (Indar Armatu Iraultzaile Kolonbiarra) azaroaren 20an iragarri zuten su-etenarekiko "erabateko konpromisoa" berretsi dute, baina eraso egiten badiete, "defendatzeko eskubidea" izango dutela gaineratu dute.

Habanan argitaratu duten ohar batean, Indar Armatu Iraultzaile Kolonbiarrek Caloto Cauca herrian borrokaldi simulazioa egitea egotzi diote Armadari, gerrillari su-etena ez betetzea leporatzeko asmoz.

"Ez FARCeko borroka unitateek, ezta Boliviako miliziek ere, ez zuten data horretan operaziorik egin. Armadaren pantomima arriskutsua izan zen, eta zorionez, ez zen harago joan", dio taldeak Ruben Zamora gerlariak irakurri duen adierazpenean.

Bake elkarrizketak hasi zirenetik egin duten bezala, Habanako Biltzar Jauregiaren sarreran irakurri dute adierazpena, bertan Kolonbiako Gobernuko ordezkarien eta FARCen arteko negoziazioak jarraitzen baitute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea