Mundua -

Greba mugagabea

Egiptoko epaileek bat egin dute Mursiren kontrako matxinadarekin

Erabaki horren bidez, Mursik "berehala" atzera egitea eta epaileak Konstituzioaren erredakziotik kanpo uzten dituen erabakia indargabetzea espero dute.

Mursiren 'handikeriak' salatu dituzte Egiptoko epaileek. Efe.
Mursiren 'handikeriak' salatu dituzte Egiptoko epaileek. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egiptoko epaileek Tahrir plazako oposizioarekin bat egin eta mugagabeko greba hasi dute, Mohamed Mursi presidenteak legearen gainetik jarri eta bere boterea ziurtatzeko duen asmoaren kontra.

Presidenteak gero eta arazo gehiago ditu, batez ere ostegunean egindako adierazpen konstituzionalaren ondorioz. Adierazpen horretan, epaileak Konstituzioaren erredakziotik kanpo usteko asmoa agertu zuen.

Gauzak horrela, Epaileen Klubak, Egiptoko magistratuen elkarte nagusiak, lanuztea egitea erabaki du, eta lanuzte horri entzungor egiten dietenak kanporatu egingo dituztela gaineratu dute.

Mursik atzera pausoa ematea

Erabaki horren bidez, Mursik "berehala" atzera egitea eta epaileak Konstituzioaren erredakziotik kanpo uzten dituen erabakia indargabetzea espero dute. Hosni Mubarak aurrekopresidentearen garaian ere autoritarismoaren kontra erresistentzia handiena agertu zuen Estatuko erakundea izan zen epaileena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea