Mundua -

Bake-prozesua

Negoziazioa 'bide onetik' doala uste du FARCek

FARCeko gerrillari batek egin ditu adierazpen horiek, Habanako Biltzar Jauregiaren sarreran, astelehen honetan, bakea lortzeko hasi dituzten negoziazioen baitan.

Jesus Santrich FARCeko ordezkaria, gaur, Habanan. Argazkia: Efe
Jesus Santrich FARCeko ordezkaria, gaur, Habanan.
Jesus Santrich FARCeko ordezkaria, gaur, Habanan. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kolonbiako Gobernuaren eta FARCen arteko bake-negoziazioaren prozesua “erritmo onean eta bide onetik” doala azaldu du astearte honetan FARCeko bozeramaile batek, Habanan.

“Kolonbiar herriak irabaziko duen uste osoarekin, erritmo onean eta bide onetik goazela esan nahi dizuegu”, adierazi du Seuxis Paucias Hernández Solarte Jesús Santrich FARCeko bozeramaileak, hedabideen aurrean eginiko adierazpen labur batean.

Bakea eraikitzeko prozesu honetan helburua “herriak parte-hartze zuzena izatea” dela azaldu du.

Santrich, Habanan, beste kideekin batera

FARCeko gerrillariak Habanako Biltzar Jauregiaren sarreran egin ditu adierazpen horiek, astelehen honetan, bakea lortzeko hasi dituzten negoziazioen baitan.

Luciano Marin Arango Ivan Marquez FARCeko negoziazio taldearen buruarekin, Roberto Granda Ricardo Tellez-ekin, Jesús Emilio Carvajalino Andres Paris-ekin, Luis Alberto Alban Marco Leon Calarca-rekin eta Tanja Nijmeier gerrillari holandarrarekin batera agertu da Santrich negoziaziorako prestatu duten egoitzan.

Aldebakarreko su-etena

Minutu batzuk lehenago, Juan Manuel Santos presidentearen negoziazio taldea sartu da. Atzo egin bezala, Humberto de la Calle presidenteorde ohiak, talde horren buruak, adierazpenak egiteari uko egin dio.

Duela 50 urte hasitako ibilbidea bukatzeko asmoz, Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileek (FARC) urtarrilaren 20ra arteko su-eten bat iragarri dute astelehen honetan, Juan Manuel Santosek zuzentzen duen Gobernuarekin hasi duten negoziazioak hartuko duen tarterako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea