Mundua -
Habana
FARCek eta Kolonbiako Gobernuak atzeratu egin dituzte negoziazioak
Kolonbiarrek prozesuan nola parte har dezaketen erabakitzeko bilera teknikoak ez dira amaitu, eta horregatik atzeratu dute.
Erredakzioa
FARCek eta Kolonbiako Gobernuak ostegunetik astelehena arte atzeratu dituzte Habanan (Kuba) hasi behar zituzten bake negoziazioak, kolonbiarrek prozesuan nola parte har dezaketen erabakitzeko bilera teknikoak amaitu ez dituztelako.
Bi aldeek agiri batean azaldu dutenez, "herritarren partehartzerako mekanismoen azken xehetasunak adosteko azaroaren 15a eta 18a bitartean bilerak egiten jarraitzea erabaki dugu".
Hori dela eta, Kolonbiako Gobernuaren informazio bulegoak zabaldutako agirian agertzen denez, "azaroaren 19an, Kubako Habanan, negoziazioetako ordezkariek adostutako agendari helduko diote". Hori horrela, lurren banaketaren eztabaidari ekingo diote lehenik.