Mundua -
Hondamendia
'Sandy' urakanak kalte handiak egin dizkio Nazio Batuen egoitzari
AEB osoan 97 hildako zenbatu dituzte, eta Amerika osoan 167 pertsona hil ditu dagoeneko urakanak.
Erredakzioa
Nazio Batuen Elkartearen (NBE) egoitza nagusian kalte handiak eragin ditu 'Sandy' hurakanak, NBEko segurtasun arduradun baten arabera. 'Sandy'k AEBetako ekialdeko kostaldea jo du aste honetan uholdeak eta kalte ugari sortuta.
'Sandy' New Yorkera iritis zen astelehen arratsaldean eta uholde handiak sortu sitúen Maniatan auzoko hainbat zonaldetan, 2 milioi herritar argindarrik gabe utzi zituen. Ekaitz tropikalak NBEtako egoitza nagusia ere jo zuen, nahiz eta egoitza bera astelehenetik asteazkenera itxita egon.
"Astearte goizean nabarmena zen NBEren egoitzan kalte handiak zeudela", esan du Gregory Starr NBEko segurtasun arduradunak.
Starren hitzetan, ekaitzak arazoak sortu ditu airea hozteko sistemetan, sare elektrikoan eta komunikazioetan. "Operazioak ez dira erabat konpondu, komunikazio sisteman kaltea oso nabarmenak daudelako", azaldu du.
97 hildako
'Sandy'k AEBetan hildakoen kopurua 97ra iritsi da; ondorioz, 167 dira dagoeneko Amerika osoan.
Zenbaketa ofizialak gora egin du azken orduetan New Yorkeko agintariek estatuan hildakoen kopurua 48 dela baieztatzean, Staten Island-en hildako gehiago aurkitu baitituzte, tartean haur bi, lau eta bi urtekoak. ´New Jerseyko hildakoak ere igo egin dira, eta, momentuz, 13 dira.