Mundua -
Hondamendia AEBetan
‘Sandy’ zikloiaren argazki faltsuen uholdea Interneten
Fenomeno horrek New York hirian eragin dituen kalteen irudi faltsu ugari aireratu dituzte; argazki ikusgarriak bezain faltsuak dira horietako asko.
Erredakzioa
Sare sozialetako erabiltzaileek "Sandy" zikloiak New Yorken eragindako kalteak erakusten dituzten irudi ugari aireratu dituzte Interneten; argazki ikusgarriak bezain faltsuak dira horietako asko.
Kasu batzuetan, filmetako irudiak erabili dituzte eta aldaketa batzuk egin dizkiete.
"Sandy" zikloiak New Yorken eragin dituen kalteen argazki faltsuen artean, Photoshop programarekin aldatuta, hirian marrazoak sartzen erakusten dituzten batzuk daude.
Argazki hau benetakoa da, baina ez du "Sandy" zikloiarekin zerikusirik; izan ere, 2004an egin zuen Mike Hollingshead argazkilariak. Hala ere, aldaketa batzuk egin dizkiote.
McDonald’s enpresa ere Interneteko argazki faltsuen biktima izan da. Hala ere, irudia 2009ko arte erakusketa batekoa da.
George Washington zubiaren irudi hau Fox 5 telebista kateko kazetari batek ere partekatu zuen, Twitterren, baina argazkia artxibokoa da eta 2009an atera zuten.
Hala eta guztiz ere, Sarean arrakasta gehien duten irudiak marrazoak erakusten dituztenak dira. Lehen argazki hau Puerto Ricon atera zuten, "Irene" zikloia igaro ostean, eta, gainera, faltsua da. Bigarrena Twitterreko erabiltzaile batek argitaratu du. "Marrazoak, New Jerseyn" izena jarri dio. Argazkiak ospea lortu duen arren, faltsua da, hirian ez baita marrazorik agertu.