Mundua -

Sexu eskandalua

BBCk Savile aurkezlea ikertuko du sexu gehiegikeriak egotzita

Jimmy Savile iaz hil zen, eta emakumeei, 12 urteko neskei ere, sexu gehiegikeriak egitea egotzi diote.

BCren irrati-kate publikoaren egoitza Londresen. Argazkia: EFE
BBCren irrati-kate publikoaren egoitza Londresen.
BCren irrati-kate publikoaren egoitza Londresen. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

BBC Erresuma Batuko irrati eta telebista kate publikoak ikerketa bat abiatu du, ustez Jimmy Savile aurkezlea zenak enpresan egin zituen sexu gehiegikeriak aztertzeko. Aurkezleari 40 urtean 300 adingabe baino gehiagori sexu gehiegikeriak egin izana leporatu diote.

Janet Smith epaile ohiak lekukoen testigantzak bilduko ditu, baita aurkezle ezagunaren jokamoldearekin ardura erakutsi zuten lagunena ere. Hainbatek BBCren egoitzan bertan eta kate publikoarentzat grabazioak egiten ziren tokietan ere Saville aurkezlearen biktima izan zirela aitortu dute.

Gainera, “BBCko langileek Jimmy Savileren legez kanpoko jokaeraren berri izan zuten edo izan behar ote zuten” ikertuko du Smithek, baita kate publikoak adingabeen babesaren esparruan duen politika ere. Halaber, sexu-jazarpena eragozteko BBCk zer neurri dituen ere ikertuko du.

Savileren ustezko biktimek horren aurka jarri dituzten salaketak ikertzen ari da Polizia. Urri hasieran ITV telebista katearen dokumental batean hainbat testigantza publiko egin zirenetik, Savileren kontrako salaketen kopurua hazten ari da.

Ikerketa horren harira, Erresuma Batuko Poliziak Gary Glitter abeslari ohia atxilotu du. Hala ere, Poliziaren galderei erantzun ostean, aske gelditu da.

Jimmy Savile BBCko aurkezle ohia iaz hil zen, eta hainbat urtean kate publikoko aurpegi ezagunenetakoa izan zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea