Mundua -

Gatazka

Su-etena Sirian, arkumearen jaia ospatzeko

Indarkeria nabarmen txikitu da ostiraletik astelehenera arte bi aldeek adostu duten su-etenari esker.

Su-etena Sirian, arkumearen jaia ospatzeko. Argazkia: EITB
Su-etena Sirian, arkumearen jaia ospatzeko.
Siriako Armadak lau eguneko su-etena iragarri du

01:51

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Indarkeria nabarmen txikitu da gaurtik astelehenera arte iraungo duen eta bi aldeek adostu duten su-etena martxan jarri denetik, Yafar al Jeir Sham oposizioko sarearen koordinatzaileak jakitera eman duenez. Su-etenak bat egingo du Sakrifizioaren Jaiarekin. Jai horretan, musulmanek erretako arkumea eskaintzen diote Alari.

"Ez dugu oraingoz su-etenaren urraketarik atzeman. Horren erakusgarri dira erregimenaren kontrako manifestazioak egin ahal izan direla", adierazi du erregimenaren gehiegikerien kontra altxatzen den taldeko bozeramaileak.

Hala ere, arratsaldean, eguerdiko otoitzaren ondoren, jakingo omen da su-etenaren benetako indarra, protesta gehiago izango baita orduan.

Sami Kurdi Siriako Armada Libreko bozeramaileak argitu du erregimenaren kontra altxatu diren talde armatu gehienek egin dutela bat su-etenarekin, nahiz eta Al Kaidarekin lotutakoek uko egin.

Hala eta guztiz ere, Kurdik ohartarazi du "erregimena indarkeriara itzultzen bada edo tropak mugitzen baditu" erantzun egingo dutela.

Sakrifizioaren Jaia

Damascoko erregimenak eta Siriako Armada Libreak lau eguneko su-etena egitea adostu zuten, Sakrifizioaren Jaia dela eta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea