Mundua -
Iskanbila
Osasun kontseilariak dimititu egin du, influentziez baliatzeagatik
Maltako enpresari batek, Dallirekin zituen harremanez baliatuta, komisio bat eskatu zien tabakoaren produktuei buruzko etorkizuneko balizko lege-proposamen batean eragina izatearen truke.
Erredakzioa
John Dalli Osasun kontseilariak ezustekoa eman du eta dimisioa aurkeztu du, “berehalako efektuarekin”, Swedish Match tabako produktoreak influentziez baliatzea leporatuta eta OLAF iruzurraren aurkako bulegoak hori babestuta.
Dallik dimisioa aurkeztea erabaki du, “bere erreputazioa eta Batzordearena babestu ahal izateko”, baina gertakizunak ukatu egin ditu, Maltako Gobernuak ohar batean jakitera eman duenez. Maros Sefcovic administrazioko batzordeko arduradunak hartuko du aldi batean haren kargua, Maltak beste hautagai bat izendatu arte.
Kasu honen oinarria Swedish Matchek 2012ko maiatzean jarritako salaketan dago, eta, dirudienez, orain eman da ezagutzera. Konpainiak esan duenez, Maltako enpresari batek, Dallirekin zituen harremanez baliatuta, komisio bat eskatu zien tabakoaren produktuei buruzko etorkizuneko balizko lege-proposamen batean eragina izatearen truke. Lege proposamena Europar Batasunak tabakoaren kontsumoaren (snus) inguruan inposatutako debekuari buruzkoa zen.
Kexuaren berri izatean, Gobernuak kasua ikertzeko eskatu zion OLAFi. Iruzurraren aurkako bulegoaren azken txostenak(Bruselari urriaren 15ean bidali zion) gertakizunak berretsi zituen. OLAFek “ez du aurkitu Dallik zuzenean parte hartu zueneko froga eztabaidaezinik, baina hark gertakizunen berri bazuela berretsi dezake”, adierazi du Gobernuak.
Osasun kontseilariak dimisioa aurkeztea erabaki du, Jose Manuel Durao Barroso presidenteak OLAFen ondorioak aurkeztu ostean.
Bruselaren hitzetan, “txostenak argi eta garbi utzi du Europako Batzordeak erabakiak hartzeko zein prozedura duen, eta inplikatutako departamentuek ez dutela euren burua ikertzen ari diren gaietan murgilduta ikusi”.
OLAFek orain Maltako Fiskaltza nagusiari bidaliko dizkio ondorioak, hark kasuari zein jarraipen eman erabaki ahal izateko.