Mundua -

Bakerako negoziaketak

Gobernuak eta FARCek bihar ekingo diete negoziazioei Oslon

Bi aldeek kaleratutako komunikatu bateratuan, Juan Manuel Santosen Gobernuak eta gerrillak “gaur arte Norvegiako eztabaida-mahaira joateko prestaketa lanetan” aritu direla baieztatu dute.

Mauricio Jaramillo eta Ricardo Tellez FARCeko kideak. Argazkia: Efe
Mauricio Jaramillo eta Ricardo Tellez FARCeko kideak
Mauricio Jaramillo eta Ricardo Tellez FARCeko kideak. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kolonbiako Gobernuak eta Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileek (FARC) Osloko negoziaketak bihar hasiko direla baieztatu dute komunikatu baten bitartez. Batzar horiekin Hegoamerikako herrialde horretan pairatu duten mende erdiko gatazkari bukaera eman nahi diote.

Bi aldeek kaleratutako komunikatu bateratuan, Juan Manuel Santosen Gobernuak eta gerrillak “gaur arte Norvegiako eztabaida-mahaira joateko prestaketa lanetan” aritu direla baieztatu dute.

Testuaren arabera, “Kolonbiako bakearen aldeko lehenengo batzarra urriaren 17an hasi, eta hurrengo egunean, urriaren 18ko arratsaldean, bukatuko da. Egun horretan mahai publikoa osatu eta prentsaurreko bat eskainiko da”.

Bilatze-aginduak, bertan behera

Interpolek FARCeko kideen kontra ezarri ziren bilatze-aginduak bertan behera geratu direla baieztatu du.

Ohikoak diren prozedurei jarraituz, Kolonbiako Gobernuak hartu du gerrillako kide horiekiko “alerta gorria” kentzeko ardura, Interpoleko iturri baten arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea