Mundua -

Fiskalak

Urtebete eta sei hilabeteko zigorra Aita Santuaren maiordomoarentzat

Gaur amaitu da Benedicto XVI Aita Santuaren maiordomoaren aurkako epaiketa Vatikanoko Justizia Auzitegian. Hala ere, litekeena da Aita Santuak barkamena eskaintzea eta espetxera joan behar ez izatea.

Paolo Gabriele Aita Santuaren maiordomoa.
Paolo Gabriele Aita Santuaren maiordomoa.
Kartzela-zigorra ezarri diote Aita Santuaren maiordomo ohiari

01:00

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vatikanoko Estatu Auzitegiak urtebete eta sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio Paolo Gabriele Aita Santuaren maiordomoari, Benedicto XVI.ari erreserbatutako dokumentuak lapurtzeagatik.

Maiordomoak, halaber, epaiketaren kostua ordaindu beharko du.

Zirkunstantzia aringarriak hartu ditu kontutan Auzitegiak, besteak beste, "ez duela aurrekaririk, Vatikanoaren zerbitzura egindako lana (6 urtez egon da bertan lanean) eta Aita Santuaren konfiantzari traizio egitea onartu izana.

Aurretik, Nicola Piccardi Vatikanoko fiskalak hiru urteko espetxe zigorra eskatu du Benedicto XVI.aren dokumentuak lapurtzeagatik.

Aita Santuaren etxezainaren aurkako epaiketaren azken eguna izan da gaurkoa.

Bertan, delitua beharrean bidegabeko jabetzea egozteko eskera egin du Cristiana Arrú defentsaren abokatuak.

Gabriele izan da epaiketan hitz egiten azkena. Auzitegiko presidenteak bere burua erruduntzat edo errugabetzat duen galdetu dio. Maiordomoak adierazi duenez, "nire barruan maitasunagatik, Kristoren elizagatik eta lurrean dagoen bere buruzagiarengatik egin dut, hori da sentitzen dudan gauza bakarra". "Ez naiz lapurra sentitzen egindakoagatik"; ondorioztatu du.

Hala ere, litekeena da Aita Santuak barkamena eskaintzea eta espetxera joan behar ez izatea. "Aita Santuak barkamena ematea aukera handia da", adierazi du Federico Lombardi bozeramaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea