Mundua -

Juan Manuel Santos

Kolonbiako presidenteak prostata minbizia duela iragarri du

Ebakuntza egingo diote asteazkenean, FARCekin bake-prozesua abiatzeko bi aste falta direnean.

Juan Manuel Santos, emaztearekin eta medikuarekin batera, minbizia duela iragartzen. EFE
Juan Manuel Santos, emaztearekin eta medikuarekin batera, minbizia duela iragartzen. EFE
Santosek prostata-minbizia duela iragarri du

00:39

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak prostata minbizia du eta ebakuntza egin beharko diote asteazkenean, hots, FARCekin bake-prozesua abiatu baino bi aste lehenago.

Bart telebistan eta irratian eskainitako agerraldi batean, gaitza biopsia bat egin eta gero atzeman diotela azaldu du.

Horren esanetan, ebakuntza egitean ez diote anestesia osoa emango, eta, beraz, bere kordean egongo da uneoro. "Muga fisikoak" izango dituen arren, presidente karguan jarraituko duela nabarmendu du.

Kolonbiako presidentea Limara (Peru) joan da bart, Herrialde Hegoamerikarren eta Arabiarren III. Goi-bileran parte hartzeko.

Agintaria minbizia duela iragartzen ari zen bitartean, FARCek bake-prozesuaren hasiera atzeratu egin dela baieztatu du. Hain zuzen ere, hilaren 15ean abiatuko da orain, iragarritakoa baino astebete geroago. Santosek ordurako suspertuta egotea espero du.

FARCek eta Kolonbiako Gobernuak bake-prozesua abiatzea adostu zuten abuztuaren 26an, Habanan (Kuba), sei hilabetez ezkutuan negoziatu eta gero.

Elkarrizketak Oslon (Norvegia) egingo dituzte, eta herrialde horretako, Kubako, Venezuelako eta Txileko gobernuek laguntza eskainiko dute. Azken 50 urteotako hirugarren bake-prozesua izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea