Mundua -

ETBren esklusiba

FARC eta ELNk bakerako nahia berretsi dute, Osloko negoziazioei begira

Orain arte, ELNk ez zuen prozesuan parte hartzeko borondaterik erakutsi. FARCek eta ELNk bilera egin dute egoera aztertzeko eta agiri batean azaldu dute haien ikuspuntua.

FARCeko kideak, artxiboko irudian. Argazkia: Efe
FARCeko kideak, artxiboko irudian.
FARC eta ELNk bakerako nahia berretsi dute agiri batean

01:28

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

FARCek eta ELNk (Kolonbiaren Askatasun Nazionalerako Armadak) "Kolonbiarentzat bakea bilatzen jarraitzeko erabakia" berretsi dute EITBren eskuetara iritsi den agiri batean. Orain arte, ELNk ez zuen prozesuan parte hartzeko borondaterik erakutsi

Era berean, eta Kolonbiako Gobernuarekin Oslon (Norvegia) izango dituzten aldebiko elkarrizketen harira, Kolonbiako bi indar iraultzaileek bake prozesuaren egoera elkarrekin aztertu dutela jakinarazi dute.

"Kolonbiako eta nazioarteko egoera politikoa eta Kolonbiako gerra eta bakea aztertzeko bildu gara", azaldu dute "Kolonbiako mendietan" sinatutako agirian.

Agirian adierazi dutenez, "demagogiarekin eta errepresio eta gerra mehatxuekin ez da gatazka amaituko".

Hori horrela, urriaren 8tik aurrera Norvegiako hiriburuan Kolonbiako Gobernuarekin izango dituzten elkarrizketei begira, FARCek eta ELN kolonbiarrak indarrak batzeko beste pauso bat eman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea