Mundua -
Afganistan
40 bat polizia zauritu dira Kabulen, Mahomaren bideoaren protestetan
Milaka lagunek hartu dute parte martxan, eta istilu larriak piztu dira. 40-50 polizia inguru zauritu dira bertan.
Erredakzioa
40-50 bat polizia agente zauritu dira Kabulen (Afganistan), Mahomari barre egiten dion filmaren kontra protestetan piztutako istilu larrietan, bertako polizia iturriek jakitera eman dutenez.
Mila bat pertsona inguruk hartu dute parte martxan, Jalalabaderako errepidean, Kabuleko polizia arduradunak jakitera eman duenez. Haren hitzetan, ''zenbait lagunek egoera aprobetxatu'' dute, jende artean sartu eta autoak erre eta polizia agenteei tiro egiteko.
Talibanek bideoarengatik ''mendeku hartzera'' deitu zuten arren, orain arte protesta baketsuak izan dira Alfganistanen. Hala ere, Gobernuak Youtube blokeatzea agindu du, bideoa herritarren artean zabaldu ez dadin.
Lanak protesta-bolada piztu du azken egunotan musulmanen artean.