Mundua -

Italiako hauteskunde orokorrak

Berlusconik Hauteskunde Legea aldatzen bada aurkeztuko du hautagaitza

Aspaldiko eskaera batekin itzuli da Berlusconi, eta hauteskundeetako irabazleari botere gehiago emateko, legea erreformatzea jarri du 2013ko hauteskundeetan hautagai izateko baldintza gisa.

Silvio Berlusconi. EFE
Silvio Berlusconi
Silvio Berlusconi. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Silvio Berlusconi Italiako lehen ministro ohiak Hauteskunde Legea aldatzea jarri du baldintza gisa 2013ko Italiako hauteskunde orokorretan hautagaitza aurkezteko. Era honetan, agintariak aspaldiko eskaera bat berreskuratu du eta irabazlearen boterea indartzea eskatu du.

"Hauteskunde Legearen baitan dago nire hautagaitza", esan du Berlusconik. Bere jarraitzaileak, dagoeneko, izutu egin dira, asteburu honetan aurkeztea aurreikusten baitzuten.

Lehen ministro ohiak "herrialdea gobernatzea ahalbidetuko duen eta esku har dezakeen liderra" nahi du.

Halaber, Mario Monti Italiako lehen ministroaren egitarau ekonomikoa kritikatu du. Berlusconiren lekukoa azaroan hartu zuenetik herrialdea atzeraldian sartzea leporatu dio.

Dimisioa aurkeztu zuenetik, bigarren maila batean egon da, eta oraingoan, aspaldiko eskaera batekin itzuli da, bere etorkizun politikoa airean utziz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea