Mundua -

Mahomaren filma

Polemika piztu duen trailerra

14 minutuko bideoa Nakoula Basseley Nakoularen lana da, estatubatuar koptoa da eta Kalifornian bizi da, uztailean bost milioi dolarrekin egindako trailerra jarri zuen Interneten.

Polemika piztu duen trailerrak hainbat protesta eragin ditu. EITB
Polemika piztu duen trailerrak hainbat protesta eragin ditu. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBek Kairon duten Enbaxadari eta Bengasi hirian, Libian, duen kontsuletxeari (bertako enbaxadorea hil zen) eraso egin zien suminak, besteak beste, honako oinarri hauek ditu: kopto amerikar baten egindako filmaren trailerra eta telebista kate salafistek hori zabaldu izana.

14 minutu iraun duen trailerra Sam Bacileren ezizenpean argitaratutako lana da, Nakoula Basseley Nakoula estatubatuar koptoa da eta Kalifornian bizi da, uztailean bost milioi dolarrekin (ehun bat pertsonak jarritako dirua) egindako trailerra jarri zuen Interneten.

Filma 2012 urtearen hasieran estreinatu zuten Hollywooden, dirudienez, ez zuen publikoaren aldetik harrera ona izan. 2011n grabatu zuten, 59 aktore eta 45 pertsonako produkzio taldeak osatuta.

‘Musulmanen errugabetasuna’ren fotogramek erradikalenak piztu ditu. Trailerra Egiptoko Poliziek hasten dute kristau koptoak etxebizitzak erretzen ari diren bitartean ezer ere ez egiten ikus daitezke.

Mahoma profetaren irudi asko erakusten ditu trailerrak: homosexuala, andrezalea, pederasta, bufoia, jatorri ezezaguneko semea eta kriminala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea