Mundua -

Kontsulatuaren aurkako erasoa

AEBek bi gerra-ontzi eta marineak bidali dituzte Libiara

Bengasiko kontsulatu estatubatuarraren aurkako atentatuaren ostean, agintariek segurtasun neurriak zorroztea agindu dute.

Barack Obama AEBetako presidentea. EFE
Barack Obama AEBetako presidentea. EFE
AEBek Libian duten enbaxadorea hil dute, konsuletxearen aurkako erasoan

01:09

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBetako Gobernuak bi gerra-ontzi eta 50 marine bidali dituzte Libiako kostaldera, Bengasin duten kontsulatuaren aurkako atentatuan Chris Stevens enbaxadorea eta beste hiru estatubatuar hil eta gero, CNN telebista-kateak jakinarazi duenez.

Bi gerra-ontziek (USS Laboon eta USS McFaul) gurutzaldi-misilak dituzte, goi-funtzionario militar batek azaldu duenez.

Berrogeita hamar marineak dagoeneko abiatu dira Libiako hiriburura, Tripolira, Rotako base militarretik (Espainia).

Barack Obama AEBetako presidenteak eta Hillary Clinon Estatu idazkariak agerraldia egin dute Etxe Zurian, eta erasoaren ostean segurtasun neurriak zorroztea agindu dutela iragarri dute.

Asteartean, irailaren 11ko atentatuen urteurrenean, AEBek Bengasin (Libia) eta Kairon (Egipto) dituzten kontsulatuei eraso zieten.

Hasieran, erasoak Mahoma iraintzen duen bideo batekin lotuta zeudela uste zuten, baina, AEBetako Gobernutik ohartarazi dutenez, erasoak aldez aurretik antolatuta zeuden, eta bideoaren aurkako protestak "distrazio mugimendu gisa" erabili zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea