Mundua -

Gatazka Libian

Obama: 'Libiako enbaxadorearen hilketagatik justizia egingo da'

AEBetako presidentearen esanetan, Gobernuak Tripolikoarekin lan egingo du erasotzaileak auzitara eramateko.

Barack Obama AEBetako presidentea. EFE
AEBek Libian duten enbaxadorea hil dute, konsuletxearen aurkako erasoan

01:09

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barack Obama AEBetako presidentearen esanetan, Chris Stevens Libian duten enbaxadorearen hilketaren aurrean "justizia egingo da". Halaber, Gobernuak Tripolikoarekin lan egingo duela nabarmendu du erasotzaileak auzipetzeko.

"Libiako Gobernuarekin elkarlanean arituko gara gure diplomazialariei eraso egin zietenak Justiziaren aurrera eramateko", esan du Obamak Etxe Zurian.

"Zalantzarik izan ez dadila: justizia egingo da", azaldu du Obamak, eta Bengasiko kontsulatoaren aurkako atentatua gaitzetsi du.

Erasoa musulmanen fedeaz barre egiten duen Kaliforniako produktore independente baten azken lanak eragin duela diotenen aurrean, Obamak nabarmendu du Estatu Batuetan "erlijio sinesmen guztiak" errespetatzen direla.

Clinton: "Erasotzaileek ez dute Libiako herria ordezkatzen"

Hillary Clinton AEBetako Estatu idazkariak esan duenez, Bengaziko kontsuletxearen kontrako erasoa "talde txiki eta bihozgabe batek" egin du, eta erasotzaileek "ez dute ez Libiako herria ez Gobernua ordezkatzen".

AEBek marineak bidaliko dituzte langileen segurtasuna indartzeko

Bengazin izandako erasoan enbaxadorea eta beste hiru estatubatuar hil ondoren, AEBetako Gobernuak marineak bidaliko ditu Libiara bertan dituzten herrikideen segurtasuna indartzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea