Mundua -

Bake prozesua

FARCek 'aldebiko' su-etenaren alde egingo du 'borroka'

Kolonbiako Gobernuari proposatuko dion lehen gaietako bat izango da.

FARC-en prentsaurrekoa, Kuban. EFE
FARC-en prentsaurrekoa, Kuban
FARCek aldebiko su-etena planteatuko duela jakinarazi du

01:01

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kolonbiako gobernuari ''aldebiko'' su-etena proposatuko diola iragarri du ostegun honetan FARC Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak. Habanan egin dute iragarpena, prentsaurrekoan. Bertan azaldu dutenez, ''aldebiko'' su-etena izango da negoziazio mahaian Kolonbiako Gobernuari egingo dioten lehen proposamena. ''Proposatu egingo dute, eta borrokatu egingo dugu'', esan du Mauricio Jaramillo "El Medico" gerrillariak.

Urte erdiz ezkutuan negoziatu ondoren, joan den abuztuaren 23an sinatu zuten Habanan 'Gatazka konpontzeko eta bake iraunkorra eraikitzeko akordio orokorra'.

Aldebiko su-etena eta indarkeriaren behin betiko etena, armak uztea eta FARCeko kideak bizitza zibilera itzultzea dira akordio horren punturik nagusienak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea