Mundua -
Palestinako buru ohia
Arafaten heriotza ikertuko du Frantziako Justiziak
Fiskaltzak ikerketa bat ireki du Palestinako liderraren inguruan (2004an hil zen), pozoituta hil izanaren susmoak direla eta, haren alargunak salaketa jarri ostean.
Erredakzioa
Frantziako Justiziak ikerketa bat abiatu du astearte honetan Yaser Arafat Palestinako buru ohiaren ( 2004an hil zen) heriotzaren inguruan, Souha Arafat haren alargunak salaketa bat jarri ostean, pozoituta hil izanaren susmoak direla eta, Frantziako komunikabidek jakitera eman dutenez.
Uztailaren 31n, Souha Arafaten abokatuek salaketa bat aurkeztu zuten Palestinako lider historikoaren ustezko hilketagatik, Suitzako laborategi batek haren objektu pertsonaletan material erradiaktiboa aurkitu zuelako.
Aurkikuntza horrek polonioarekin egindako pozoitzearen tesia indartu zuen, eta, ondorioz, salaketa jarri zuten. Halaber, familiak Arafaten hondakinen ehorzketa egiteko baimena eman zuen azterketa berriak egiteko.
Arafaten gorpuari ez zioten autopsiarik egin hil ostean, 2004ko azaroaren 11n, Percyko ospitale militarrean, Clamarten, Parisetik kanpo. Ospitale horretan bi aste eman zituen Arafatek hil baino lehen.
Nanterreko Auzitegiko Fiskaltzak ikerketa bat irekitzea erabaki du, ondorioz, hainbat instrukzio-epaile hautatuko ditu ikerketa gauzatzeko.