Mundua -

Telesur-en arabera

Kolonbiako Gobernuak eta FARCek bake-elkarrizketak hastea adostu dute

Elkarrizketak hasteko akordioaren edukien berri laster emango du Kolonbiako presidenteak. Elkarrizketa urrian, Oslon, hastea aurreikusi dute.

Kolonbiako Indar Armatu Irautzaileen artxiboko irudi bat. Argazkia: EFE
Kolonbiako Indar Armatu Irautzaileen artxiboko irudi bat. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kolonbiako Gobernuak eta Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak (FARC) bake-elkarrizketak hasteko akordioa sinatu dute, astearte honetan, Habanan, Telesur kateak jakitera eman duenez. Elkarrizketa horiek Oslon, urrian, hastea aurreikusi dute.

"Kolonbiako presidenteak laster emango du ezagutzera akordioaren edukia, eta elkarrizketa horietan jorratuko diren gaien inguruko informazioa ere emango du”, azaldu du telebista kateak bere webgunean.

Bogotako Gobernuko iturriek esan dutenez, Kolonbiako Gobernuak “oraingoz” ez du ofizialki datu hauen inguruko informaziorik emango.

Jorge Enrique Botero Telesur kateko Informazio zuzendariak esan duenez, prozesu hau maiatzean hasi zen, Habanako, Caracaseko eta Osloko Gobernuek babestutako hizketaldi sekretuak hasi ziren, gaineratu du.

"Elkarrizketak formalki urrian hastea aurreikusi dute, Oslon”, nabarmendu du, eta horren ostean Habanara itzuliko dela gaineratu du 50 urteko gatazkari amaiera jarriko dion akordio batera iristea helburu duela, negoziatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea