Mundua -

Gatazka armatua

Gutxienez 300 lagun hil dituztela salatu du Siriako oposizioak

Siriako oposizioak salatu duenez, ustez Armadak erahildako gizon gazteen hilotzak dira. Gehienek tiroak dituzte aurpegian, lepoan eta buruan.

Siriako Armadako soldaduak hilotz bat eramaten. EFE
Siriako Armadako soldaduak hilotz bat eramaten. EFE
Siriako Armadako soldaduak hilotz bat eramaten. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Siriako Gobernua "gure armada ausartak Damaskoko Daraya auzoa garbitu" duelako zoriondu da; "terrorista mertzenarioak hil ditugu", esan du. Oposizioak 300 lagunetik gora hil dituztela salatu du.

"Hasierako zantzuen arabera, gorpu gehienek tiroak dituzte aurpegian, lepoan eta buruan, exekuzio bat izango balitz bezala", azaldu du Mohamad Hur ekintzaileak.

Hilotzak Mussab bin Umeir meskitatik hurbil aurkitu dituzte, Darayan, Damaskoko hego-mendebaldean, bi eraikinetan.

Hildakoen artean familia berdineko zortzi kide daude: hiru seme-alaba, gurasoak eta hiru senitarteko.

SANA Siriako albisteen agentzia ofizialak matxinoei armak kendu dizkietela berretsi du, besteak beste, lehergailuak eta metrailadoreak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea