Mundua -

Gatazka diplomatikoa

Erresuma Batuak Ekuadorrekin hitz egin nahi du, Assange auziagatik

Biek jarrera kontrajarriak dituzte, Ekuadorrek "asilo diplomatikoa" eman baitzion Assangeri eta Erresuma Batuak ez du asilo hori aintzat hartzen.

Assangen egoerak hainbat manifestari bildu ditu Ekuadorrek Londresen duen embaxadaren aurrean. Efe.
Assange Wikileaks | Erresuma Batuak Ekuadorrekin hitz egin nahi du
Assangen egoerak hainbat manifestari bildu ditu Ekuadorrek Londresen duen embaxadaren aurrean. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erresuma Batuak gutuna bidali du Ekuadorrek Londresen duen enbaxadara Julian Assangeren egoerari buruzko elkarrizketei berriro ekiteko eskatzeko. Horixe da britaniarren Kanpo Arazoetarako Ministerioko bozeramaile batek iragarri duena.

Bozeramailearen arabera, Ekuadorreko ordezkaritza diplomatikoak "komunikazio formala" jaso dute. Julian Assange ekainaren 19tik dago Ekuadorreko Enbaxadan babestura, Suediara estradizioa ekiditeko.

Britaniarren helburua, Assangeren egoeraren inguruko elkarrizketei berriro ekitea da, bi herrialdeek jarrera kontrajarriak baitituzte, Ekuadorrek "asilo diplomatikoa" eman zionetik. Izan ere, Erresuma Batuak ez du asilo hori aintzat hartzen.

Erresuma Batuko Gobernuak argi utzi du WikiLeakseko sortzailea enbaxadatik atera bezain laster atxilotuko duela, Suediara estraditatzeko "obligazio legala" duelako. Suedian eraso sexualak leporatzen dizkiote Assangeri, nahiz eta berak ezeztatu egin dituen.

Britaniarrek, gainera, kazetari australiarrari irteteko baimena ukatu diote. Assangek milaka mezu diplomatiko sekretu jakinarazi zituen, munduko gobernuak estutasunean jarrita. Ekuadorren ustez, egindakoern ondorioz, Assange jazarpen politikoa pairatzen ari da.

Ameriketako Estatuen bilera

AEEn batzartuta egon diren kantziller eta ordezkariek Ekuadorri “babesa eta elkartasuna” eskaintzen dion ebazpen bat onartu dute, herrialde horrek mehatxu gisa ulertu baitzituen Erresuma Batuak egindako adierazpenak.

Amerikako Estatuen Erakundearen batzarra bost ordu iraun du, eta bertan “lokal diplomatikoen bortxaezintasuna” defendatu dute.

Bileraren atarian "saio pribatua" egin dute, ordubetez, AEEk iragarritako egutegiaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea