Mundua -

Wikileaks

Nola bizi da Julian Assange Ekuadorren enbaxadan?

Wikileakseko sortzailea preso baten modura bizi da, baina Internetera konexioa duen ordenagailu bat erabil dezake.

Ekuadorrek Londresen duen enbaxadan. EFE
Ekuadorrek Londresen duen enbaxadan. EFE
Ekuadorrek Londresen duen enbaxadan. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Julian Assange Ekuadorrek Londresen duen enbaxadako gela txiki batean dago ekainaren 19tik. Bertan, babes politikoa eskatu zuen, kartzela saihesteko, baina, orain, preso baten modura bizi da, enbaxadatik atera ezinik.

Wikileakseko sortzailea janari lasterrekin elikatzen da, eta zinta batean korrika egiten du. Gainera, D bitaminak isurtzen dituen lanpara bat dauka, eguzki argiaren faltari aurre egiteko. Baina, horren guztiaren gainetik, badu ezer baino gehiago baloratzen duen gauza bat: Internetera konexioa duen ordenagailu bat.

Haren lagun batek, Vaughan Smith britainiarrak, azaldu duenez, kazetari australiarra umore onez dago, eta ordenagailuak eskaintzen dion askatasun birtualaz gozatzen ari da.

"Ordenagailua badauka, oro har zoriontsu izango da, hori da Assange ulertzeko gakoa", adierazi du, enbaxada bisitatu eta gero Reuters agentziak egindako elkarrizketan.

Smithek gaineratu duenez, "Assangeri gehien kezkatzen diona lan egiteko zailtasunak izatea da, horregatik nahiago ditu enbaxadako hormak, kartzelakoak baino gehiago".

"Gela oso txikia da. Leiho bat dauka, baina ez nuke esango ondo aireztatuta dagoenik. Ez dut sukalderik ikusi, baina uste dut mikrouhin-labe bat erabil dezakeela", zehaztu du.

Gela oso estua bada ere, Assangek bitan banandu du, zati bat lo egiteko, eta bestea egoteko.

Suediak Assangeren estradizioa eskatu du, sexu-delituak direla eta epaitzeko. Dena dela, Wikileakseko sortzailea AEBetara eramango duten beldur da, eta herrialde horretan baliteke heriotza-zigorra ezartzea, txosten sekretuak publikatzea egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea