Mundua -

Nazioarteko gatazka

Erresuma Batuaren mehatxua 'zakarra' dela esan du Correak

Bestalde, eta AEBek iragarri dutenez, ez dute Ekuadorrek Julian Assangeri emandako asilo diplomatikoa onartzen.

Assangeren auziak gatazka handia sortu du Erresuma Batuaren eta Ekuadorren artean. Efe.
Assange Ekuador | Correak Erresuma Batuaren mehatxuak salatu ditu
Assangeren auziak gatazka handia sortu du Erresuma Batuaren eta Ekuadorren artean. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rafael Correa Ekuadorreko presidenteak esan du Erresuma Batuak egindako 'mehatxua' 'zakarra eta onartezina' dela. Correak Erresuma Batuak bidalitako idatziaz ari zen, bertan Ekuadorreko Enbaxadan indarrez sartzeko aukera azpimarratzen baitzuten britainiarrek, Julian Assange atxilotu eta estraditatzeko.

"Ekuadorrek ez ditu inoiz Erresuma Batuak aste honetan egindako mehatxu zakar eta onartezinen antzekorik onartuko", esan du Correak.

Bestalde, Amerikako Estatuen Erakundeak (OEA) Ekuadorren proposamena onartu du datorren ostiralerako kantzilerren bilera deitzeko Julian Assange Wikileaksen sortzailearen estradizioagatik Ekuadorren eta Erresuma Batuaren artean piztutako ika-mika aztertzeko.

Proposamen honek aurrera irteteko 18 boto jaso behar zituen gutxienez; 23 izan ditu alde, eta 2 kontra, Amerika Estatu Batuena eta Kanadarena, Amerikako Estatuen Erakundeak egindako ohiz kanpoko bileran.

AEBek ez dute asiloa onartzen

AEBek ez dute Julian Assangeri Ekuadorrek eskainitako "asilo politikoa" onartzen, Victoria Nuland AEBetako Estatuko Departamentuko bozeramaileak jakitera eman duenez. "AEBak ez dira Amerikako Estatuko Erakundeko Asilo Diplomatikoari buruzko Batzarreko kidea", azaldu du Nulandek, "Ekuadorren eta Erresuma Batuaren arteko auzia dela uste dugu, eta Amerikako Estatuen Erakundeak ez du gai honetan zer esanik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea