Mundua -

Gatazka armatua

100 lagunetik gora hil dira azken orduetan Sirian, oposizioak dioenez

Herrialde osoan 100 hildakotik gora izan dira. Tiroz hildako zantzuak dituzten 40 gorpu aurkitu dituzte Damaskon.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

100 lagunetik gora hil dira larunbat honetan Sirian Armadaren eta matxinoen arteko liskarretan herrialdearen hainbat tokitan, Siriako oposizioak jakitera eman duenez. 53 hildako Damaskon aurkitu dituzte, Tal zonaldean, eta horietatik 40 gorpuk tiroz hildako zantzuak dituzte.

Oposizioko taldeek azaldu duenez, hildakoetatik 17 Deir Al Zor herrialdean aurkitu dituzte, 15 Alepon, 15 Deraan, bi Latakian, bata Idliben eta beste bat Hasakan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea