Mundua -
Epaia
Bi urteko kartzela-zigorra Pussy Riot taldearentzat, bandalismoagatik
Punk taldeko hiru kideek polemika handia sortu zuten otsailean, Moskuko katedral nagusian Putinen dimisioa eskatzeko egindako ekintzagaren ondorioz.
Erredakzioa
Pussy Riot talde errusiarrekio hiru kideak errudun izendatu ditu epaileak "erlijio-gorrotoak eragindako bandalismoagatik". Hiru neskak Moskuko katedral nagusian sartu ziren Vladimir Putin presidentearen kontrako protesta egiteko.
Horixe da Marina Syrova epaileak emandako epaiaren edukia. Syroba Poliziaren zaintzapean da eta bere irudia ez da telebistan ageru.
Epailearen hitzetan, akusatuek "tenplu batean ekintza zirikatzaile eta iraingarriak egin zituzten, fededun askoren kalterako".
Epaiak dioenez, Pussy Rioteko kideek "bisitarienganako eta apaizenganako errespetu falta agertu zuten, fededun ortodoxoen sentimenduak eta erreferenteak umiliatuta".
Yekaterina Samutsevichek, Maria Alyokhinak eta Nadezhda Tolokonnikovak (29, 24 eta 22 urtekoak, hurrenez hurren) bi urteko zigorra bete beharko dute, nahiz eta fiskalak hiru urtekoa eskatu duen. Errekurtsoa aurkezteko 10 eguneko epea eman diete.
Epaia "lotsagarria" eta "Putin, zaborra zara" oihu artean artu dute Londresen, Errusiako Enbaxadaren aurrean, bildutako manifestariek, 'Rusia Today' egunkariaren arabera. Sare sozialetan, aldiz, argazki bat zabaldu dute; bertan, Gary Kasparov munduko xake txapeldun ohiaren irudia agertzen da, Errusiako segurtasun indarrekin borrokan.
"Jaungoikoaren ama, bota ezazu Putin kargutik"
Otsailaren 2an, Pussy Rioteko sei taldekide, Moskuko Cristo Salbatzailearen Katedralean sartu ziren, aldarera igo eta beti erabiltzen dituzten jantzi eta aurpegi estalki koloretsuekin kitarrak jotzen eta abesten hasi ziren. Ama Birginari Putin botatzeko eskatzen zioten abestian.