Mundua -

Gatazka diplomatikoa

Assangek Nazioarteko Gortera joko du irteteko baimenik lortu ezean

Ekuadorreko Parlamentuak NBEetako Segurtasun Kontseiluaren bilera eskatu du, Erresuma Batuak indarkeria erabili eta Ekuadorreko Enbaxadan sartzea saihesteko.

Assangeren auziak gatazka handia sortu du Erresuma Batuaren eta Ekuadorren artean. Efe.
Assange Ekuador | Assangek Nazioarteko Gortera jo dezake
Assangek Nazioarteko Gortera joko du irteteko baimenik lortu ezean

00:59

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Julian Assangek ez du baztertzen Nazioarteko Justizia Gortera jotzea Erresuma Batuak Ekuadorrek emandako asiloa onartu ez eta irteteko baimenik ematen ez badio. Horixe adierazi du Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko magistratu ohi eta Julian Assangeren abokatu taldeko buruak.

Ser irratian egindako elkarrizketan, Garzonek esan du orain Ekuadorreko Gobernua dela Erresuma Batuak hartutako erabakien aurrean jarrera garbia agertu behar duena.

Horrez gain, Londreseko Gobernuak irteteko baimena ukatu izanaren berri ofizialik eman ez diola azpimarratu du.

Segurtasun Kontseiluaren bilera eskatu dute

Ekuadorreko Parlamentuak Nazio Batuen Elkarteko Segurtasun Kontseiluaren bilera eskatzeko esan dio Ekuadorreko Gobernuari. Horrekin, Erresuma Batuak indarkeria erabili, Ekuadorreko Enbaxadan sartu eta Julian Assange atxilotzea saihestu nahi dute.

Asteazkenean, Ricardo Patiño kantzelariak Erresuma Batuaren komunikatu bat jaso zuela salatu zuen. Komunikatu horretan, britaniarrek Ekuadorreko Enbaxadan indarrez sartzeko asmoa zutela esaten zuten, Assange atxilotzeko eta Suediara estraditatu ahal izateko. Suedian eraso-sexualak leporatzen dizkiote Wikileakseko sortzaileari.

Assange, 'gutxi aireztatutako' gelan Julian Assangek 59 egun egin ditu Ekuadorrek Londresen duen embaxadan, "gutxi aireztatutako" gela txiki batean, eguzki-lanpara eta korrika egiteko zinta batekin, The Times egunkariaren arabera.

Australiarrak lehen agua pasa du atzo Ekuadorrek asilo politikoa eman zionetik. Assangek asiloa eskatu zuen Suediara estradizioa ekiditeko.

Amerikako Estatuen Erakundeak Amerikako kantzilerrak deituko ditu Assangeren kasua aztertzeko

Amerikako Estatuen Erakundeak ostiral hoentan Ekuadorren proposamena onartu du datorren ostiralerako kantzilerren bilera bat deitzeko horren eta Erresuma Batuaren arteko krisia aztertzeko Julian Assange Wikileaksen sortzailearen kasuagatik.

Proposamen haonek aurrera irteteko 18 boto jaso behar zituen gutxienez; 23 izan ditu alde, eta 2 kontra, Estatu Batuena eta Kanadarena, Amerikako Estatuen Erakundeak egindako ohiz kanpoko bileran.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea