Mundua -

Gerra Sirian

Matxinoek gezurtatu egin dute Siriako Armadak Alepo menderatu izana

Al Assaden gobernua gezurretan dabilela ohartarazi dute, eta Alepon oraindik borrokan daudela adierazi dute. Erregimenari gupidarik gabe zibilak hiltzea leporatzen diote behin eta berriz.

Siriako armada Alepon. Argazkia: EFE
Siriako armada Alepon. Argazkia: EFE
Siriako armada Alepon. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alepoko matxinoen buruetako batek, Abdul Gabbar Kaidi koronelak, esan duenez, Siriako erregimenak telebista bidez emandako informazio guztiak gezur hutsak dira eta Siriako armadak ez du metro bat bera ere aurrera egin Salaheddineko auzoan; beraz, haren hitzetan, gobernuak ez du inondik inora ere Alepo berreskuratu.

Kaidiren araberaz, armadak era basati batean jarraitzen du jendea hiltzen, harrapatzen duten oro hiltzen duelako bere esanetan: ‘bereziki Alepoko Salaheddine auzoan ari dira inongo kupidarik gabe zibilak hiltzen’. Errebeldeen armada libreko koronelak esan du, euren lanari esker ari direla jendetza hori guztia babesten eta ez dutela etsiko erregimenaren indarkeriaren aurrean.

Siriako telebistaren informazioen arabera, Al Assaden aldeko indarrak Salaheddine auzoan sartu dira, eta bertako matxino guztiak hil dituzte. Ondorioz, Alepoko zati garrantzitsu bat erregimenaren esku geratu da berriz.

Kaidi koronelaren esanetan, indarkeria maila handia eta borroka oso gogorrak daude, eta oraindik ez dituzte eskura hildako eta zauritutakoen azken datuak.

Alepo osoan armada libreak dituen errebelde guztiei dei egin die Kaidi koronelak, ahal duten guztiak Salaheddine auzora etorri daitezen, une hauetan bertan baitago egoera larriena. 7.000 borokalari baino gehiago daude Alepo osoan.

Azkenik, Alepo eta inguruetako zibilen egoera salatu du Kaidik. Bere esanetan, oinarrizko beharrak asetu gabe ari dira bizirauten, jatekorik gabe ia, eta ihes egin nahi dutenek ere ezin dute muga zeharkatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea