Mundua -

Zibilak egoera larrian

Alepon harrapatuta dauden siriarrek premiazko laguntza eskatu dute

Hilargi Erdi Gorriaren arabera, 7.200 siriar zibil Alepoko 45 ikastetxeetan daude etsipenak jota eta egoera larrian ezkutatuta. Nazio Batuek premiazko laguntza behar dutela ohartarazi dute.

Alepoko bonbardaketa bat. Argazkia: EFE
Alepoko bonbardaketa bat. Argazkia: EFE
Siriak inoiz baino egoera larriagoa bizi du

02:43

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errefuxiatuentzako Nazio Batuen mandatariak, Glemingek, ohartarazi du milaka siriar zibil daudela Alepon premiazko laguntza humanitarioa behar dutena. Hiritarrak ikaratuta daudela gaineratu du, eta Alepoko kasuan, 7.200 siriar 45 ikastetxeetan babestuta daudela aipatu du,laguntza jasotzeko zain. Era berean aitortu du hauengana iristea dela momentuko arazorik handiena, kaleetako segurtasun faltak eraginda.

Horrekin batera, Nazio Batuetako mandatariak, Alepon, telefonía mugikorraren eta internet sareak moztuta daudela salatu du, eta horrek ere asko zailtzen duela heuren kideekin komunikatzeko eta laguntzak helarazi ahal izateko.

Alepon harrapatuta daudenez gain, Siria osoan laguntza behar duten milioi eta erdi pertsona ere aipatu ditu, ahal duten modura bizirauten dutenak, babes leku inprobisatuak aurkituta.

Ihes egin nahi duten siriar askok tiroketak dauden lekuetatik pasa behar dutela ere jakinarazi dute, hauetako asko Siriako mugetan gertatzen direla eta. Esaterako, orduero, bataz beste 528 pertsona zenbatu dituzte Siriatik Libanorako muga zeharkatzen.

NBEren Batzar Nagusiak Al Asad kondenatu du

NBEren Batzar Nagusiak ostial honetan gehiengoz Bchar al Asad Siriako presidenteak giza eskubideen urraketa egitea kondenatu du. Halaber, Segurtasun Kontseiluak ezer ez egitea kritikatu du.

Bozketan 133 herrialdek baiezkoa eman dute, 31k ez dute botoa eman eta 12k kontrako botoa eman dute. Azken horien arten, Errusia eta Txina daude, baita Iran, Ipar Korea, Kuba, Venezuela, Nicaragua eta Bolivia ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea