Mundua -

Denver, Colorado

Polizia:'Denverreko tiroketa egin duenaren etxea tranpa leherkorra da'

Indar berezietako talde bat tentu handiz sartu da etxebizitzaren lehioetatik, zuntz optikoaren laguntzaz, eraikin baten hirugarren solairuan.

Polizia:'Denverreko tiroketa egin duenaren etxea tranpa leherkorra da'. Irudia: EFE
Polizia:'Denverreko tiroketa egin duenaren etxea tranpa leherkorra da'
Denverreko tiroketa egin duenaren etxea tranpa leherkorra dela dio Poliziak

01:49

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Denverreko Poliziaren ustez, James Holmes Aurorako (Colorado) zinema areto batean izandako tiroketaren ustezko egilearen etxea "tranpa leherkor bat da" eta, ondorioz, gunea jendez hustu dute, Fox News telebista kateak zabaldu duenez.

Holmesek (24 urtekoa eta Tennesseekoa) esan die agintariei, atxilo eraman dutenean, etxean lehergaiak dituela eta, hori dela eta, Aurorako (Denverretik gertu dagoen hiri bat) Polizia Holmesek tranparen bat prestatu ote duen beldur da.

Indar berezietako talde bat tentu handiz sartu da etxebizitzaren lehioetatik, zuntz optikoaren laguntzaz, eraikin baten hirugarren solairuan, Holemesek aitorpena egin ostean.

Lehergaiez aparte, tiroketaren ustezko egileak armak eta munizioa izan lezakeela uste dute, tiroketan ustez erabilitako lau armez eta gas-bonbez gain.

Estreinaldi ilunaBatmanen azken pelikularen estreinaldia erabat ilundu da James Holmesek (24 urte, ustezko erasotzailea) zinema-aretoan sartu, 12 pertsona hil eta beste 40 inguru zauritu ostean.

Lekuko baten arabera, erasotzailea beltzez zegoen jantzita, eta polizia-kasko bat, balen kontrako txalekoa eta betaurrekoak zeramatzan. Antza denez, larrialdeterako eskuineko atetik sartu da, eserlekuen lehenengo ilararen ondoan dagoena, erasoaldia hasi baino lehen, pelikularen 30-40 minutu inguru ikusita zituztenean.

Obamak bost dolu-egun jarri dituBarack Obama Estatu Batuetako presidenteak gaur bost dolu egun deklaratu ditu 12 pertsona hil direlako Denverreko tiroketan.

"Gertaera horren biktimentzako errespetuaren sinbolo bezala" Obamak Estatuko eraikinetako banderak mugitzea eskatu du, Etxe Zuritik jakitera eman dutenez.

Poliziak ez du uste ekintzak terrorismoarekin loturatik izan duenikEstatu Batuetako Poliziak oraingoz sarraskiak terrorismoarekin lotura izatea baztertu du, eta ustezko egileak bakarrik ekin duela uste du.

"Ez dugu ebidentziarik aurkitu terrorismoarekin zerikusi duenarekin, baina ikerketarekin jarraitzen dugu", esan du Jim Yocane FBIko agente bereziak prentsaurreko batean. Poliziak azaldu duenez, 59 pertsona zauritu dira tiroketan, eta 11 larri daude.

Sarraskiaren ustezko egileak legalki erosi zituen armak Denverreko tiroketaren ustezko egileak legalki erosi zituen armak, Poliziak jakitera eman dutenez.

NBC kateak azaldu duenez, James Holmes (24 urte ditu) armak maiatzean erosten hasi zen, baina oraindik ez dute jakin noiz erosi zituzten sarraskia egiteko ustezko armak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea