Mundua -

Gatazka Sirian

Tremsehn 'ez zen sarraskirik izan', Siriako Gobernuaren hitzetan

Kanpo Arazoetako bozeramaileak NBEko begiraleek esandakoa eta helikopteroak eta tankeak erabili izana ukatu du.

Kanpo Arazoetako bozeramaileak NBEren informazioak ukatu ditu. Efe.
Siria sarraskia | Tremseh-ko sarraskia ukatu du Siriako Gobernuak
Kanpo Arazoetako bozeramaileak NBEren informazioak ukatu ditu. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tremsehkoa "ez zen sarraskirik izan, armadaren erantzuna baizik", esan du Yihad Makdissi Siriako Kanpo Arazoetako Ministerioko bozeramaileak. Makdissiren hitzetan, ostegunean "segurtasun indarren eta terroristen arteko konbateetan bi zibil eta 37 soldadu" hil ziren bakarrik, eta oposizioak emandako zifrak faltsuak dira.

"Prentsaurreko honen bitartez herriari esan nahi diogu gertatutakoa ez zela sarraskia izan", adierazi du Makdissik Damaskon, zenbait telebistek zuzenean emandako prentsaurrekoan.

Bozeramailearen arabera, "segurtasun indarren eta bakean sinisten ez duten talde armatuen arteko borroka izan zen". "Hau da errealitate politikoa eta militarra" gaineratu du.

Irudi eta ondorio 'faltsuak'Gauzak horrela, Siriako Gobernuak baztertuegin ditu NBEko begiraleek Tremsehra egindako bisitan ateratako ondorioak. Horrez gain, Armadak tankeak, helikopteroak eta hegazkinak erabili izana ere ukatu du.

"Gobernuaren indarrek ez zituzten helikopteroak ezta tankeak erabili", esan du Yihad Makdissik. "Armadak ez zien herritar errugabeei erasorik egin", azpimarratu du, eta nazioarteko hedabideek zabaldutako irudiak "faltsuak" direla esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea