Mundua -

2004an hil zen

Arafat pozoituta hil zitekeela esan du Al Jazeerak

“Arafaten ondasunetan polonio 210 maila altu eta azalezina aurkitu dugula konfirmatu dezaket”, esan du François Bochud Lausanako Unibertsitateko Ospitaleko Radiofisika Institutuko zuzendariak.

Yazer Arafat. Efe
Arafat polonioz pozoituta hil zitekeen

01:16

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yaser Arafat palestinar buruzagi historikoa polonio 210 izeneko sustantzia  erradioaktiboaren eraginez hil zitekeela uste du Lausanako (Suitza) Unibertsitateko Ospitaleko Radiofisika Institutuak.

9 hilabetez iraun duen ikerketa Al Jazeera qatartar telebistak eskatuta egin da, eta erropa, hortzetako eskuila edota palestinar buruzagiaren “kufiya” (zapia) enblematikoa aztertu dituzte. Dirudienez, bere ondasunetan polonio maila ezohikoak aurkitu dituztela esan du kateak.

“Arafaten ondasunetan polonio 210 maila altu eta azalezinak aurkitu ditugula konfirmatu dezaket”, esan du François Bochud zuzendariak.

Errusiar espioia

Al Jazeeraren arabera, Arafaten ondasunetan ikerketan alderatzeko hartutako ausazko laginetan baino 10 bider altuagoak diren polonio 210 mailak aurkitu dituzte ikerlariek.

2006ko azaroan Alexander Litvinenko errusiar espioia hilik aurkitu zuten bere gorputzean aurkitutako polonio 210 maila altua zela eta. Dirudienez, errusiar agenteek eman zioten sustantzia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea