Mundua -

Krisia Paraguain

Paraguaik ez du Mercosurren goi-bileran parte hartuko

Mercosur Hego Amerikako erakunde ekonomikoa osatzen duten herrialdeek parte hartzea ukatu diote Paraguairi; hala ere, Lugo presidente ohia bertan egongo da.

Fernando Lugo presidente ohia. EFE
Fernando Lugo presidente ohia. EFE
Fernando Lugo presidente ohia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mercosur Hego Amerikako erakunde ekonomikoak Paraguaiko "ordena demokratikoaren hautsi izana" kondenatu du eta aste honetan Argentinako Mendoza hirian egingo duten goi-bileran parte-hartzea ukatu diote Paraguairi.

Argentinako Atzerri Ministerioak bidalitako ohar baten bidez, Paraguain gertatu dena salatu dute Mercosurreko herrialdeek. Ildo honetan, kargutik bota duten Fernando Lugo presidente ohiak Federico Francoren Gobernu berria gaitzetsi du eta hil honen 28an eta 29an egingo duten goi-bilerara joango dela iragarri du.

Bere presentzia ez da ofiziala izango; bai ordea, "testigantza emateko".

Paraguaik Unasurren behin-behineko presidentetza duenez, Lugok Ollanta Humala Peruko presidentearekin hitz egin du, herrialde horri egokitu baitzaio hurrengo agintaldirako ardura hori, eta eskualdatzea datorren astean bertan egitea adostu dutela esan du Lugok.

Paraguaiko krisi politikoa joan den ostiralean piztu zen, Kongresuak bere eginbeharrak ondo egin ez dituela iritzita Lugo presidentea kargutik botatzea erabaki zuenean. Bere ordez Federico Franco izendatu zuten, baina Hego Amerikako herrialdeek oraindik ez dute agintaritza berria onartu.

Paraguaiko Gobernuak erabakia errefusatu du

Paraguaiko Gobernu berriak Mercosurren erabakia errefusatu du. Honen harira, Mercosurren erabakia "Paraguairi aipua kentzea" dela esan du Francok.

"Legediarekin bat eginez hartu da erabakia, Fernando Lugo presidente ohia herriak hautatu zuen moduan", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea