Mundua -
Egipto
Hosni Mubarak, osasun egoera larrian
Egiptoko presidente ohiari bihotzekoak eman dio 84 urterekin. Bertsio kontrajarriak daude osasun egoeraren inguruan, iturri batzuek diote klinikoki hilda dagoela, besteek, aldiz, inkontziente dagoela.
Redacción
Hosni Mubarak Egiptoko presidente ohia, 30 urte estatua gobernatzen aritu dena, osasun egoera larrian dago. Bertsio kontrajarriak dauden haren egoeraren inguruan.
Hosni Mubarak egoera larrian Kairoko Maadi auzoko ospital militarrera eraman dutenean jaso duten medikuek klinikoki hilda dagoela esan dute, MENA albiste agentziak jakitera eman duenez.
Medikuek emandako bertsioaren ostean, segurtasun zerbitzuek azaldu dute "oraindik goiz" dela Mubarak klinikoki hilda dagoela esateko, "erabat inkontziente" eta "arnasketa artifizialarekin" egon arren.
84 urterekin, Mubaraki astearte honetan bihotzekoak eman dio, eta koman sartu da, ondorioz, Kairoko Tora kartzelako arduradunek ospitale militar batera eramateko ordena eman dute.
Mubaraken osasunak okerrera egin zuen 2011ko otsailaren 11n, botereari uko egin zionean, dimisioa aurkezteko eskatzen zioten manifestatzaileen presioagatik.
Farid al Dib Mubaraken abokatuak "Al Hayat" Egiptoko telebista kateari azaldu dionez, gobernuburu ohia oraindik ez da hil eta erreanimazioek bizirik mantentzen dute.
Mubarak ez zegoen osasuntsu Egiptoko segurtasun indarren eskuetan hil ziren 800 manifestatzaileengatik hasi zen prozesu judizialean. Epaiketa horren amaieran, biziarteko kartzela-zigorra ezarri zioten ekainaren 2an.
Epai horren ostean, Egiptoko presidente ohiaren familiak hura kartzelatik ospitale militar batera eramateko nahia jakinarazi zien agintariei, hainbat komunikabidek jakitera eman zutenez.