Mundua -
Anaia Musulmanak
Hautagai islamistak irabazi ditu Egiptoko hauteskundeak
Mohamed Mursi, Askatasuna eta Justizia Alderdiko hautagaia. izan da garailea_ eta egiptoar "guztien" presidentea izango dela eta "mendekurik" bilatuko ez duela adierazi du.
Erredakzioa
Askatasuna eta Justizia Alderdiaren (Anaia Musulmanak) hautagaiak, Mohamed Mursik, irabazi ditu Egiptoko hauteskundeak. Mursik egiptoar "guztien" presidentea izango dela eta "mendekurik" bilatuko ez duela adierazi du.
Anaia Musulmanakek presidentziarako hauteskundeen garailea zela iragarri ostean hitz egin du Mursik. Taldeak adierazi duenez, botoen % 52,5 lortu du Mursik eta Ahmed Shafig beste hautagaiak, % 47,5.
"Botoa eman didaten guztiei eskerrak eman nahi dizkiet, baina baita eman ez didatenei ere. Eskerrak Jainkoari herria bide onerantz, askatasunaren eta demokraziaren biderantz, eramateagatik", esan du Mursik.
"Egiptoar guztien anaia eta zerbitzaria izango naiz", iragarri du. Anaia Musulmanen hautagaiak kristau koptoei hitz egin die, eta senide izango dituela esan die.
"Iraultzaren martiriei" euren eskubideak indarberrituko dituela eta Zuzenbidezko Estatua berreraikiko duela esan die presidente berriak. Hala ere, "mendekurik" izango ez dela iragarri du.
Ahmed Sarhan lehen ministro ohiak ONTV telebista kate pribatuan adierazi duenez, Mursiren adierazpenak ez dira egia. "Zentzugabeak" direla eta "manipulazio mediatikoa" besterik egin nahi ez duela esan du.