Mundua -

Vatikanoa

Benedikto XVI.aren osasun egoera larriaz ohartarazi du Frantzisko aita santuak

"Otoi berezia" eskatu du "isilean Elizari laguntza ematen dion" aita santu emerituarentzat. "Oso gaixo dago", esan du.

Benedicto XVI.aren agurra. 2013ko argazkia: EFE
Benedicto XVI.aren agurra. 2013ko argazkia: EFE
Benedicto XVI.aren agurra. 2013ko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantzisko aita santuak 95 urteko Benedikto XVI.aren osasun egoera larriaz ohartarazi du. Hartara, "otoi berezia" eskatu du "isilean Elizari laguntza ematen dion" aita santu emerituarentzat. "Oso gaixo dago", esan du.

Azkenaldian agerraldi publikorik egin ez badu ere, bisitak hartzen izan ditu orain dela gutxira arte Benedikto XVI.ak. Iragan abuztuaren 27an, adibidez, Frantziskoren kardinal berriekin batu zen, ohiturari eutsiz. Dena den, bere osasun egoeragatik ez zuen haiekin hitz egiteko aukerarik izan.

Benedikto XVI.aren gertukoek esandakoaren arabera, adinak utzitako ajeak gorabehera, burua argi izan du duela gutxira arte. Dena den, azken urteetan okerrera egin du nabarmen haren osasun egoerak. Hitz egiteko zailtasuna ez ezik, oinez egiteko arazoak ere izan dituelako, eta gurpildun aulkia behar izan duelako alde batetik bestera mugitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo munduko albisteak Aita santua albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Erlijioa albisteak gaur Vatikanoko azken ordukoa