Mundua -

Gatazka Sirian

NBEren begiraleak Siriaren kontrako erasoen lekuko izan dira

"Rastanen eta Talbisten izan diren borroka gogorren berri eman dute begiraleek, Homs hiriaren iparraldean", esan du Siriako Begirale Misioaren bozeramaileak.

Siria.
Siria.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazio Batuen Erakundeak Sirian jarritako begirale militarrak astelehen honetan Bashar al Assad buru den erregimenak airez egindako erasoen lekuko izan dira.

Homs probintziako hainbat herrialde matxinoen kontra izan da erasoa, agintariaren kontrako oposizioa dela eta, Sausan Ghoshe Nazio Batuen Erakundeko Behaketa Misioaren bozeramaileak ohar baten bidez jakitera eman duenez.

"Rastanen eta Talbisten borroka gogorren berri eman dute begiraleek, Homs hiriaren iparraldean, morteroak bota dituzte eta helikopterotik tiro egin dute", esan du Siriako Begirale Misioaren bozeramaileak.

Siriako oposizioak hainbat aldiz salatu du Damaskoko erregimena helikopteroak erabiltzen ari dela matxinoen helburuei eraso egiteko. Begiraleek egindako salaketa Nazio Batuen Erakundearen misioaren aldetik egindako aurrenekoa da publikoki erregimenak egindako aire-erasoaren ostean. Koffi Annan Arabiar Ligak eta Nazio Batuen Erakundeak Siriara bidalitako pertsonak ezarritako plana ez direla betetzen ari esan nahi du horrek.

Homs hirian hainbat zibil harrapatuta daudela esan du Kofi Annanek, eta kezkaztuta azaldu da herrialdeko azken indarkeria gertakizunen inguruan. Herrialde osoan 29 pertsona hil dira matxinoen talde armatuekin izandako gatazketan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea